St. Gallen (Suitza)
Eguzki sartzeak zerua sutan jarri du. Bitartean, tren barruan leihoetako islada eta paisaia nahasten dira biak ezin bereizteraino.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Eguzki sartzeak zerua sutan jarri du. Bitartean, tren barruan leihoetako islada eta paisaia nahasten dira biak ezin bereizteraino.
St. Gallen (Suitza)
Arratsaldea iluntzen ari da etxera bueltako bidean. Leihotik kanpo formak lausotzen dira. Trena azkar bidaiatzen da, herriak atzean utziz.
Rehetobel (Suitza)
Negu garaia da hemen eta eguzkia, eguerdian ere, baxu dago. Argia berezia da, itzalak luzeak eta tenperatura hotza tankerakoa.
Flumserberg (Suitza)
Mendi gainak elurrez betetzen dira negua heltzen denean. Gelditu da aldi baterako bizitzaren gurpila. Animaliak eta landarak lotan daude, etortzeko diren egun luze eta epelen zain.
St. Gallen (Suitza)
Gau aitzinean hiriaren profila iluntzen da, belzten da. Pixkanaka galtzen du kolorea eta argia. Bihar arte.
Winterthur (Suitza)
Urdin argiko zeru zabala eta hodei zuri bidaiariak ikusgai. Begirada galtzeko putzu sakona.
Winterthur (Suitza)
Larre zabalak zuhaitzak han eta hemen ageri direla. Zeru urdinaren pean belarra berdeagoa ematen du. Nahitanahiez begirada aldizkaritik altxatu eta leihoan zehar begiratu behar.
Rapperswil (Suitza)
Eliza ondotik lakuaren ikuspegi paregabea dago. Momentu batez gelditu eta ortzimugaraino hedatzen den uretara begira egoteak lasaitasuna ekartzen du.
Flims (Suitza)
Pinudi bukatzen den lekuan, erakusten du haitz biluziak bere handitasuna harro. Karkabak, harri solteak, belardi eremuak eta elurrak apaindua ageri du bere nortasuna.
Flims (Suitza)
Egunaren eguzkiak argiak eta itzalak uzten ditu etxeetako paretetan. Atzean berriz, argi ederrean bainatuta Alpeetako erraldoiak eta pinudi basoak ageri dira.
Flims (Suitza)
Eguna oskarbi. Zerua urdin. Hodei bakanak zuri zirpilduak.
Flims (Suitza)
Harrizko kolosoa, erraldoia. Kareharria hazten da koral txikien metaketa etengabearen ondorioz, bizitzaren jarraitasunaren ondorioz. Lurbarneko indar telurikoek harkaitza altzatzen du zeruetarantz.
Flims (Suitza)
Mendian goian gailurra, haitzan gora zuhaitzak. Zerua ikutzen, haizeari aurre egiten.
Flims (Suitza)
Urrunean alpeetako erraldoiak altxatzen dira. Ortzimuga beren profil apurtuarekin urratuz eta hodeiekin nahastuz.
St. Gallen (Suitza)
Hostoen berdea, hildakoena laranja, zerua urdin, uretan islatuta. Hau dena, uhinek forma eta koloreak nahastuta.
St. Gallen (Suitza)
Tximinia eskultura bihurtuta. Adreiluen laukiek ematen diote borobil forma eta eguzkipean harro eta distiratsu agertzen da.
St. Gallen (Suitza)
Mendialdea Alpeetako mendi garaien magaletan pinudi zabalez eta larre berde ondo zainduez osatua dago. Behiek eta ahuntzek ibiltzen dituzte leku hauek. Eguzki epel baten pean leku ezinhobea da arratsalde atsegina igarotzeko.
St. Gallen (Suitza)
Arbola adarra hostoekin zerua atzean duela hodeiei hasperenka begiratzen dio. Zeru hodeitsua baina egun lehorra dugu gaur. Udazken eta uda euri gutxirekin izan dugu eta egun honetan ere ez du euririk ariko.
St. Gallen (Suitza)
Basoa pixkanaka desagertzen doa muinoaren atzean. Zelaiaren atzean basoa. Etxe ondoan natura etxekotua, urrunago basatia. Biek batera sortzen dute baserriko paisaia.
St. Gallen (Suitza)
Udazken hasierako zeru urdina hodei zurientzako fondo ederra da. Eguzkiaren laguntzaz, beren argiguneek eta itzalek margo dotorea osatzen dute.