Engelberg (Suitza)
Eguzkia zeruaren goietan bizi da. Edozein txorik inoiz hegaz egin duen baino altuago. Hala ere, beroa eta argia nonahi banatzen du. Zer egingo genuke guk bera gabe?
Eguneko argazki bat
Engelberg (Suitza)
Eguzkia zeruaren goietan bizi da. Edozein txorik inoiz hegaz egin duen baino altuago. Hala ere, beroa eta argia nonahi banatzen du. Zer egingo genuke guk bera gabe?
Engelberg (Suitza)
Kotoi itxurako forma zabalak eta leunak pixkanaka bidaiatzen dute zeruan zehar. Kolore argiak eta ilunak nahasten dituzte. Dorre erraldoiak eraikitzen dituzte eta lerro luzeetan banatzen dira. Zeruaren kolore urdina eta eguzkiaren kolore gorri eta laranja epelen artean mugitzen dira. Beti mugitzen. Inoiz ez esperoan.
Engelberg (Suitza)
Hodeiek haizeak bidea jarria dute. Gailur altuenak saihestu baino ez dute egin behar. Tartean, tanta batzuk edo tanta asko galtzen dituzte. Euria dela, edo elurra dela, edo kaskabarra dela hustu egiten dira. Gutxi edo asko lur zoruari bueltatzen diote jasotako ur bapore gehiena.
Engelberg (Suitza)
Ez da posible. Mendi paisaia behar zuen hau. Horren ordez lainoa ikusten da nonahi. Behe-lainoko hodei zabala. Alde guztietara hedatzen da. Mendiak ezkutatzen ditu bere barruan edo bere azpian.
Engelberg (Suitza)
Mendi gailurretatik hobekien antzematen da, arroka erraldoien orografiaren nolakoa. Tontor bat mendi magalean dena, nahikoa handia da eraikuntza oso bati eusteko. Inguruaren gainetik altxatzen da irla bat inguruko itsasoaren gainetik bezala.
Engelberg (Suitza)
Gauaren iluna heldu da. Lehenengo haranaren behekaldea hartzen du eta pixkanaka mendi magalean gora igotzen da. Azkenerako, gailurrak ere itzalen artean murgildutak gelditzen dira.
St. Gallen (Suitza)
Muinoaren gaina erabat bete du etxalde eta monastegia ere den eraikuntzak multzo honek. Lurzoruko zuria eta zeruaren urdin zuritua artean gelditu da harrapatuta. Garaiko giroa da, itxura hori izatera eraman duena.
St. Gallen (Suitza)
Argilunak nagusi dira irudi honetan. Ari da eguzkia bere egunbeteko bidaia bukatzen eta itzalak luzatu dira. Zerua ere ez da eguerdian bezain distiratsua. Aurretik gau luzea daukagu. Negua hasi berria da eta garaiotan erabat gailentzen zaio gaua egunari.
St. Gallen (Suitza)
Zerua zabal ikusten da mendi gainetatik ikusi ezkero. Hodeiak lerratzen dira bere bideari segitzeko. Haizeak eramanda edo hari segika. Leku berriak etengabe bisitatuz.
St. Gallen (Suitza)
Zeru dramatikoak ematen du atentzioa. Hodeiek sortzen dituzte argilunak. Behean hiria aire eta hezetasunatik etor daitekena galdetzen dio bere buruari. Euria izango da? Lehenengo elurrak etorriko dira?
Gais (Suitza)
Hodeiak zuri, zerua urdin. Hodeiak argi, zerua ilun. Kontraste ederrak. Urrun daude biak, gure ametsek eramaten gaituzten lekua bezain urrun.
Gais (Suitza)
Lauso nahi gabe ikusten da kanpokoa. Ez da begi txarrik eduki behar. Ez da betaurrekorik kendu behar. Barrura begiratzeko momentua da.
Gais (Suitza)
Trenak bideari darrai eta kanpoko mundua abiada bizian pasatzen da begien aurrean. Argi pentsatzeko lagundu dezake begirada lauso mantentzea.
Gais (Suitza)
Zerua iluntzen ari da baina oraindik nabari dira inguruko detaileak. Kolore urdinak hodeien eta hegazkin arrastoen zuritasuna nabarmentzen du. Etxe eta arbolen soslaia argi ikusten da.
Lehmen (Suitza)
Basoko zorua zurituta dago gaueko izotz zuriagatik. Ez du azkenaldian elurrik bota eta zeruko urdin koloreak ez du elur jasa berririk iragartzen.
Lehmen (Suitza)
Zein kolorek margotzen dute zerua? Hodeiek beraien ohiko zuritasuna galdu dute. Eguzkiaren azken errainuek udazkeneko arratsalde hotza kolore beroekin bete dute.
Lehmen (Suitza)
Basoa edo arbola landaketa izango al da? Itxura pobrea dauka mendialde honek. Baserria ematen du ordez. Gelditzen diren arbola gutxiek, baina, handitasun boteretsua dute.
St. Gallen (Suitza)
Urtegi txikia beterik dago. Bere ura eman behar ez duen bitartean iraungo du itxura polit honekin. Udazken kolore galantak isladatzen dituen ur xafla lasaia da orain. Igel urrien babesleku bihurtu da eta ahate gutxi batzuren etxea da ere.
Simplon (Suitza)
Hodei horiek airean eraikitako gazteluak ematen dute. Geldiro mugitzen dira zeruan. Bistan da, halako guztiak ez direla arinkeriak. Hauek nahikoa ederrak dira. Gustora egoten gara beraiei luzaro begira.
Simplon (Suitza)
Nola hazi diren hodei horiek. Laster pilatzen duten ur andana askatzeko prest egongo dira. Beharbada, arratsaldea ez da izango erabat lasaia.