Appenzell (Suitza)
Eguzkia ezkutatu da hodeien artean. Printzak batzuk baino ez dute ihes egiten.
Eguneko argazki bat
Appenzell (Suitza)
Eguzkia ezkutatu da hodeien artean. Printzak batzuk baino ez dute ihes egiten.
Appenzell (Suitza)
Pinuen profila erraza da errekonozitzen. Mendi giroan ohikoak dira, giro hotzean ondo moldatzen bait da arbola mota zahar hau.
Appenzell (Suitza)
Leihoa leku berrien agerlekua bihurtzen da trenak bere bidea hartzen duen momentuan. Epe labur baterako ez bada ere. Etengabe etorri eta joan egiten bait dute kanpoko paisaiek, herri eta hiriek edo pertsonek.
St. Gallen (Suitza)
Arrats koloreek betetzen dute ortzia. Hodei maskal batzuk eta hegazkin batzuk baino ez dira ageri. Behetik mendien profilek sortutako zerumuga eta lurrazala ilunpetan murgildua baino ez dira ageri.
St. Gallen (Suitza)
Zerua sutan jarri da gaurko arratsean. Eguzki ezkutatu berriak gaur ez du hodeiek jarritako oztoporik eta kolore festa utzi du bere bidean.
Cardano (Italia)
Ilundu du dagoeneko. Arbolak eta etxeak itzalez bete dira. Zeruaz gozatzea, baina, oraindik geratzen zaigu. Neguko arrats laburrek ez bait dute sarri uzten honelako ikuskizunaz gozatzea.
Cardano (Italia)
Zeru zabal bat ikusteak beti da ederra. Hodei zuriek mihise urdina margotzen dute orban zabalekin. Hegazkinek, berriz, marra zuri finak uzten dute atzean beraien bidean aurrera doazela.
Cardano (Italia)
Gabon argiak amatatuak daude orain. Pixkat gehiago itxaron beharko dute lehenengo argi printzak jasotzeko.
Cardano (Italia)
Elizaren dorreak jasotzen ditu inguruko azken eguzki errainuak, inguruko etxeak itzaletara erortzen dira bitartean.
Cardano (Italia)
Arbola adarrek argi-kontrara itxura liraina, pertxenta, dute. Adar bakoitzak bere bidea egiten du ahalik eta argi gehien aurkitu nahian. Suertatzen den nahasmenetik edertasuna sortzen da.
Cardano (Italia)
Ernamuinen kolore gorrixka neguaren hoztasuna apurtzen dute pixkat. Pena da hurrengo egunetan izozte batek akaba ditzakeela. Izan ere urteko aro hotzena hasi baino ez da egin.
Cardano (Italia)
Gaueko atarian argi eta itzalak nahasten dira lur gainean. Zeru goiak, baina, urdin kolore argitsuzkoak dira, apaltzen doana gutxinaka-gutxinaka.
Cardano (Italia)
Parkeko plaza itzaletan geratu da. Gaurkoz eguzkia joana da zerumugatik behera eta zeruko kolore biziak baino ez du utzi gogorapen modura.
Cardano (Italia)
Etxe koloredun honek patiora begira dagoen balkoi luzea dauka. Teiletako gorria eta paretetako hori krematsua distiratsu ageri dira arratsaldeko eguzkipean.
Cardano (Italia)
Hemendik aurrera ez pasa, ibiltzeko gordeta bait dago eremua. Urruneraino ikus daiteke, ortzimugak lurzorua behean ukitzen baitu. Zerua zabal ikusten da eta zuhaitzek negu hasierako kolore ederrak eta itxura lerdena agerian dutelarik.
Cardano (Italia)
Pasealekuak zeru kolorea hartu du. Eguzkia libre agertzen denean, koloreak bizi eta alai darizkie arbolei, zeruari edo hodeiei.
St. Gallen (Suitza)
Zuri eta urdin kolorea hartzen du elurrak eta zeru hodeitsuarekin nahasten da.
St. Gallen (Suitza)
Mendixkak ortzimugarekin nahasten dira. Elurrak basoko arbolen adar biluzi marroixkak zuritzen ditu. Zelai zabalek, baina, elur tapakia dute. Elur erori berriak margotutako paisaia.
St. Gallen (Suitza)
Baserriko paraje honetan elurrak dena betetzen du. Belardiak alfonbra zuri baten pean gelditu dira, arbolek adarrak zurituak dauzkate eta hotza ez da gutxi. Non hobe leiho baten atzean baino?
St. Gallen (Suitza)
Elurra eta zerua dira nagusi negu irudiotan. Eguzkia zeruan gora doala ageri da, paisai elurtuan argilunak margotuz. Treneko eserlekutik goxo ikusten da drama eder hau.