Pinguino kideak (Penguin buddies)

Zurich (Suitza)

Kideak dira eta elkarrekin egoten dira. Zertan arituko dira txutxumutxuka? Pinguinoen artean ere ba al da hitzontzirik?

Pinguinoak arrastoa uzten du (The trace of the penguin)

Zurich (Suitza)

Ura nahastu egiten du igerian doan pinguinoa. Aparra eta burbuila arrastoa uzten du bere atzetik. Aurrera doa azkar eta erraz, jatekoaren bila, jolasteko gogoarekin.

Igerilari dotorea (Elegant swimmer)

Zurich (Suitza)

Uretan dotoreen mugitzen den hegaztia ez al da izango pinguinoa?

Pinguinoen kaiola (Cage of the penguins)

Zurich (Suitza)

Kaiola hau Antartidako mendialdean kokatuta al dago? Hala ematen du. Baina pinguinoak etxetik erabat urrun daude Europako zoologiko batean. Jatekoa badute eta igeri egiteko lekua ere, baina zeozer faltan botako dute.

Pinguino igerilaria (Swimming penguin)

Zurich (Suitza)

Uretan dago pinguinoa bere onenean. Airean zehar ezin da joan, lurrean baldar samarra da, baina uretan itxura arina eta dotorea bezain ezin hobea erakusten du.

Pinguinoak ilaran (Penguins in a row)

Zurich (Suitza)

Zertan ariko dira pinguino hauek? Kalejira batean, gorputza berotzen, ilara bat egiten? Itxura xelebrea dute animaliok. Paparra atera, burua gora eta ibili munduan. Benetan xelebreak.

Kristaleko zipriztinak (Drops of the glass)

Zurich (Suitza)

Animaliak uretan lardaskatzen ibili eta zipriztinak metatzen dira kristalean. Hegaztiak ikusten galarazten dute, baina bereziki beraien urarekiko maitasuna gogorarazten dute.

Lanpetutako pinguinoak (Busy penguins)

Zurich (Suitza)

Pinguinoak lanpetuta dabiltza bere lumak atontzen. Zoologikoan egonda ere ez dute lan hori ahazten.

Pinguino talde bat (A group of penguins)

Zurich (Suitza)

Pinguino taldea lumak zaintzen dago denborapasa. Dagoen lekuan ez dauka bestelako eginbehar askorik eta halako sinplekeriatan eman behar dute denbora.

Pinguinoak eta arrainak (Penguins and fishes)

Zurich (Suitza)

Pinguinoak ur gainean eta arrainak azpian daude. Batera baina separaturik. Lagun onak ezin dira izan, hegaztiek ezkatadunak jatea gogoko bait dute.

Irten nahi dut! (I want out!)

Rapperswil (Suitza)

“Hemendik irten nahi dut. Zein ondo egon behar da bertan!” Horrela ariko da bere kolkorako hitzegiten tximino niminoa.

Kastorea eta ura (The beaver and the water)

Rapperswil (Suitza)

Lanpetuta dabil kastorea bere burua atontzen. Ilajea ondo leundu eta garbitu egiten ditu, ura iragazten ez dezan utzi. Ura da bere bizilekua. Urak ematen dio jaten. Uretan da bere bizitza osoa.

Pinguino biren erretratua (Portrait of a pair of penguins)

Rapperswil (Suitza)

Pinguinoa nagusiki zuria eta beltza baina ez soilik, beste kolore batzuk ere izan ditzazke. Arrosa eta laranja, adibidez. Animali berezia da zinez.

Pinguino pare bat (A pair of penguins)

Rapperswil (Suitza)

A ze bikotea. Uretatik irten berri daude eta beraien burua sikatzen ari dira egonean. Haize leunak beraien gorputzeko eta hegoetako ur tantak eraman ditzan zain. Eguzkiaren epeltasunak ura lurrun bihur dezan zain.

Gepardo bat ikusi dut (I have seen a gepard)

Rapperswil (Suitza)

Gepardo bat belardian zehar ibiltzen! Afrikako txoko basatia al da? Ez da. Europako hiri txiki bateko zoo bat da eta animali zoragarri hau bertan bizi da. Arbola, landara, … eta baloi zaharren artean.

Gepardoaren ikusmina (Curiosity of a gepard)

Rapperswil (Suitza)

Kaiola kanpoan zer egongo den jakiteko ikusminez dago gepardoa. Asperraren ondorioak izango al dira? Kaiola barrua nahikoa ondo ezagutzen du eta heldu ezin den horretaz arduratzea nahiago du.

Zaldiak ikusi nahi ditut (I wanna see the horses)

Rapperswil (Suitza)

Hesi gaineko neska ponyak gertutik ikusi nahi ditu. Txikiak dira zaldiak eta txikia da bera. Hala ere ondo moldatu da.

Epeltasunaren bila (Looking for warmth)

Rapperswil (Suitza)

Hotzik daude zooko animaliatxook eta argiaren inguruan biltzen dira epeltasunaren bila. Garaiko giro hotzera ez daude ohituak. Dantzan botako duten basamortuko sargoria.

Flamingoei begira (Looking at flamingos)

Rapperswil (Suitza)

Flamingoak lasso Davide uretan miatzen. Zeren bila aroko dira? Jatekoa ziurrenik. Bere kolore arrosa jakien kolorerik omen dator. Zooan ere izango duten horretarako jateko egokia?

Ahuntz taldea (Group of goats)

Rapperswil (Suitza)

Ahuntz talde batekin egin genuen topo. Ez zuen gurekin egon nahi. Nahiago zuen belar fresko bila joatea. Eta hala doaz.