Saas Fee (Suitza)
Eskultura zuri eta erraldoi bat dago mendi haranaren gainean. Izoztuta dago. Handia da. Ederra da.
Eguneko argazki bat
Saas Fee (Suitza)
Eskultura zuri eta erraldoi bat dago mendi haranaren gainean. Izoztuta dago. Handia da. Ederra da.
Speicher (Suitza)
Ahuntzek ere utzi dituzte atzean mendiko larreak hurrengo udaberrirarte. Goi larreetako belar samurra utzi eta kaleetan zehar asfalto gainean ibiltzen dira. Mendi gainetan marmoten eta arranoen artean bizi ziren. Orain gizakiak aurkituko dituzte edonon.
Flims (Suitza)
Pareta zuri, handi eta garratzek mugatzen dute kubo eder bat. Leihoak, ia erabat geometrikoak, zulatzen dute kuboa eta loreek bizitasuna eta kolorea ematen diete.
St. Gallen (Suitza)
Ohial gorria, ohial zuria. Biak nahastuz osatzen da mosaikoa.
Oropa (Italia)
Kapera bat bestearen ondoan lerrokatutak daude aldapan gora, santutegirako bidean. Mendiko bidean eta zelai gainean jarriak izan dira. Orain, basoaren erdian galdutako erraldoi txikiak ematen dute.
Oropa (Italia)
Igo eskilarak eta sartu kapera apalera. Apaindurarik ez du sarreran. Sarrera itxiko duen aterik ez du. Harria eta margo zuriaz egina dago. Materiale sinpleak eta landu gabeak. Ingurunearen soiltasunarekin egiten du bat tenplu soilak.
Hundwil (Suitza)
Hanka luze eta indartsuak. Bizkarra altua. Buztana laburra. Garrantzitsuena dena, hagin sendoduneko ahoa. Horrelakoa da zelaietan edo harri tartean jateko urria bilatzeko gai den animalia.
Hundwil (Suitza)
Ahari zuri-zuria ere feriara etorri da. Txoko batean dago beste ardien ondoan baina ez beraiekin batera. Belarra jaten eta inguruko gizaki bitxiak behatzen emango du eguna. Bihar, bestelako eguna izango da. Betiko ohituretara eta lasaitasunera itzuli ahal izango da.
Degersheim (Suitza)
Kutxak uzten joan dira, barruan zeuden oihal puxkak orain kaleetako zoruan daude zabal-zabal.
Degersheim (Suitza)
Oihalak lurrera. Herria apaindu behar dugu eta piknik erraldoia egin. Antolatzaileek herritarren eta bisitarien laguntza eskatu dute. Herriko kaleak apaindu nahi dituzte eta esperientzia kolektibo bat sortu.
St. Gallen (Suitza)
Urtaro beroa heltzen denean loreek kolorea ematen diote udari. Petalo zuriak eta pistilo horiak hauskorrak ematen dute baina beraien edertasuna trinkoa da.
St. Gallen (Suitza)
Basatia, handia, zuria da hartz plarra. Ura eta izotza baino ez dagoen eremuan bizi da. Itsasoa behar du bizitzeko, elikatzeko.
St. Gallen (Suitza)
Hau bai aho bete hortz! Pizti izugarria larru zuri lerdenekin jantzia dago. Betiereko izotz artean ezkutatzeko behar du. Animalia handia, azkarra, indartsua da, baina bizi den eremua hotza bezain gogorra da. Sendoa izan behar du.
Gossau (Suitza)
Zaldi txiki honek bisitariongana jakin-minez hurbiltzen zitzaigun. Jateko bila gehiago fereken bila baino zihurrenik. Itxura polita eta zaindua dauka. Ez soilik ilaje luzea eta ongi orraztua, zuri-zuria ere badu. Honek erakarri gaitu guri gehienen, laztandu ahal izateaz gain, noski.
Gossau (Suitza)
Belarri handiko azeria harrituta ematen du guri begira. Ez al da ohituko bisitari arrotzak bera bisitatzeko hurreratzen ikustera? Apenas nabari zaio jakinminik. Zuhurtasuna dario, ordez.
Lehmen (Suitza)
Iltzeak lotu zaizkio zurezko habeari. Beraien zuritasunak beheko material epela ezkutatzen du eta edertasun hotza ematen dio.
St. Gallen (Suitza)
Elur giroak dena menderatzen du, bai lurzorua, zein zerua. Behean elurrak inguruak estaltzen ditu. Apenas nabari dira zuhaitz batzuen formak eta eraikuntzen teilatuak. Zeruan, berriz, elur hodeiek kolore zuria ezartzen dute.
Müstair (Suitza)
Müstair (Suitza)
Müstair (Suitza)
Hilerria eta eliza, batera egotera kondenatuak daude. Edo horretarako zuzenki sortuak izandakoak, beharbada. Aintzinatik dator ohitura hau eta erabat daukagu barneratuta.