Pinguinoak eta arrainak (Penguins and fishes)

Zurich (Suitza)

Pinguinoak ur gainean eta arrainak azpian daude. Batera baina separaturik. Lagun onak ezin dira izan, hegaztiek ezkatadunak jatea gogoko bait dute.

Urrutitiko landareak (Plants from far away)

Zurich (Suitza)

Landaredi oparo honek urrun du bere sorburua. Oihanean sortutako arbola eta sastrakak dira. Zoologiko batetan egonik, bestelako bizilekuetara ohitutako animaliei etxetik hurbil sentiarazten laguntzeko ekarriak izango dira.

Urazpiko hostoak (Under the water leaves)

Zurich (Suitza)

Urmael txiki bat bazegoen parkean. Bertan metatzen doaz inguruko arboletatik eroritako hostoak. Hosto erorien kolore harreak eta urazpiko zoruaren hautsak, distira gabeko itxura ematen dute.

Zeru oskarbi eta zuhaitz biluziak (Blue sky and naked trees)

Zurich (Suitza)

Zerua oskarbi, zuhaitzen adarrak erdi biluzik. Udazkenean gaude eta haize hotza dagoen arren, giroa polita da. Gustora egoten da paseo laburra ematen.

Pagoda bat (A pagoda)

Zurich (Suitza)

Pagoda motako eraikuntzen kiribilek eta puntek, bata bestearen gainean jarritak, itxura fantastikoa dute. Urruneko lurraldeen istorioak ekartzen dituzte gogora.