St. Gallen (Suitza)
Arratsaldeko argia goxoa eta biguna da. Itzalak luzatzen ditu. Dena edertzen du.
Eguneko argazki bat
Matxitxako (Euskal Herria)
Haize neurgailua, anemometroa, dotorea eraiki dute. Zutoin fin eta luzearen puntan montatu dute. Inguruetako lekurik haizetsuena omen da penintsula koskor hau. Itsasoak erabat inguratuta dagoenez gero, ez du enbaten bortizkerietatik non ezkutatu uzten. Hori dela eta, metereologi fenomeno hori ondo ulertzeko leku aproposa da.
Waserauen (Suitza)
Belarraren zutoina zorura sartzen da, edo zorutik ateratzen da, zuzen esan behar bada. Gure larreak estaltzen dituzten printza berdeak hemendik sortzen dira. Zorutik jaio eta zorua ezkutatu. Babesteko edo egin nahiko du. Gure mundua azkarregi aldatzen ari den honetan, bere sostengua dena mantendu nahiaz edo.
Helsinki (Finlandia)
Zutoin urdin-urdina elurrez betetako hondartzan. Egurrezko txoriak Hietarantako hondartzatik itsasora begira dago. Zer ikusiko? Orain izotza besterik ez. Uda partean, berriz, ur hotzetan korrika batean sartu-irten bat egiten duten haur eta nagusiak edo itsaso Baltikoko ur baretan dabiltzan belauntziak.
Walensee (Suitza, Schweiz)
Zutoinak oinezkoentzako norabideak markatzen zituen. Baina arratsaldeko azken argiak bidea aurkitzeko zaila bihurtzen zuen. Azkenean, trena hartu nuen etxera bueltatzeko.
The pole marks the directions for walkers. However, at late afternoon the way was difficult to find. In the end, I took the train to go back home.